Herri txiki, Infernu Handi
Audientzia
'Herri Txiki' saioaren bosgarren denboraldiaren estreinaldi arrakastatsua
EITB
Igandeko atalak % 4,2ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 12,9ko kuota bereganatu zituen.
-
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga
'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren bosgarren denboraldia audientziaren harrera bikainarekin estreinatu zen igandean. Lehen atal honetan, Zuhaitz eta Pagadi Abaurregainera, Euskal Herriko herririk garaienera, joan ziren, eta emanaldiak % 4,2ko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 12,9ko kuota bereganatu zituen.
Saioak, gainera, 130.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.