Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Urkabustaiz, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

EiTB

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik 10 kontzejuk osatutako Arabako udalerria ezagutuko dute.

0:28
Mikel Pagadi Urkabustaizko bizilagun batekin

Gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Urkabustaizen ibiliko dira, 10 kontzejuk osatutako Arabako udalerrian.

Gustavok Urkabustaizko armarriaren azalpenak emango dizkio Pagadiri. Udalerriaren izenaren jatorriaz eta herrien arteko lehiaz arituko dira. Jarraian, Miren aurkituko du, entrenamendura bidean. Roller derby-aren arauak azaldu, eta Pagadik ere jantziko ditu patinak entrenatzeko. Lastozko fardoekin ring bat muntatzen aurkituko du Unai, Izarran rural boxing egiten omen da-eta. Babesgarriak jarriko ditu Pagadik badaezpada, eta kolpeekin hasiko dira. Entrenamendu osteko garagardoa ez da faltako. Ondoren, gaita jotzen aurkituko du Karlos Subijana, kilta jantzita. Musika irakaslea da Izarran, eta Carlos Nuñezekin ere ematen ditu kontzertuak. Astalapo agro-punk taldean ere jotzen du gaita Karlosek. Entsegura lagunduko dio Pagadik, eta bera ere saiatuko da gaitarekin entseatzen.

Zuhaitzek Adrian ezagutuko du Abezian, paletilla jaurtiketa txapelketa egiten da jaietan han, eta Adrian da epailea. Goizaldeko orduetan izaten da txapelketa, baina, aurten egitea ahaztu egin zitzaienez, Zuhaitzek jaurtiko du aurtengo paletilla. Ondoren, Goiurin, Pablo aurkituko du baratzean lanean. Goiuriko alkatea da Pablo duela bi urtetik; konplota egon omen zen: hurrengorako ez du inoren botorik nahi. Jarraian, Benitak sukaldean eskegita dauzkan pernilei masajea emango die, laranja zukuarekin freskatu, eta ohera joango dira Benita eta Zuhaitz. Ohean etzanda ikusten ditu lehiaketa saioak Benitak. Larrazkuetan, orduko 25 kilometroko abiadura adierazten duen seinalea jartzen lagunduko dio Olaiari. Photocall Naturan argazki bat atera, eta herriko bilerara joango dira. Elizan biltzen dira Larrazkuetako herritarrak.

Historia hauek eta gehiago izango dira ikusgai gaur, 22:00etan hasita, ETB1en, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.