Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Gaur, 22:00etan

"Etxe Txiki, Infernu Handi" saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren denboraldi honetan ezagutu ditugun lagun batzuk koronabirusari aurre egiteko konfinamendua nola pasatzen ari diren erakutsiko dute.

0:23
Zuhaitzek eta Pagadik etxetik egingo dute saioa.

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak "Etxe Txiki, Infernu Handi" saioa berezia eskainiko dute gaur gauean. Bakoitza bere etxetik, denboraldi honetako unerik dibertigarrienak errepasatuko dituzte, eta elkarrizketa horiek ikusi ondoren, protagonistek bidalitako bideoak eskainiko dituzte. Horien bitartez, koronabirusak "Herri Txiki"ko protagonisten bizitza nola aldatu duen jakingo dugu.

Besteak beste, Loiolako Igonek jendea ukitu gabe energia nola pasatzen duen azalduko die, eta auzokideek egoera kaxkar honetan umore ona galdu ez dutela kontatuko du. Usurbilera ere itzuliko dira. Bertan, Ximonarekin egingo dute bat. Itxialdi garaia honetan, bizikleta estatikoari gogor ematen ari zaio eta, nola ez, sagardoa ere hurbil du.

Baina ez hori bakarrik. Batzuek bidalitako bideoak ikusteaz gain, zuzeneko konexioak ere izango dira. Honela, Mikelekin, Donemiliagan erbesteratua dagoen hondarribiarrarekin, zuzeneko konexioa egingo dute Pagadik eta Zuhaitzek. Itxialdi egun hauek Arabako herri txiki horretan nola bizitzen ari diren jakingo dute.

Momentu dibertigarrienen errepasoa, pertsonaien bideoak eta zuzeneko konexioak izango dira igande honetan "Etxe Txiki, Infernu Handi" saio bereziko osagaiak, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.