Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

"Etxe Txiki, Infernu Handi" saioan, itxialdian ere irribarrez

EiTB

Gaur 22:00etatik aurrera, Añorga, Muxika, Leintz Gatzaga, Abaltzisketa, Asparrena, Lesaka eta Zubieta herrietako hamaika lagunekin bat egingo dute egungo egoera nola bizi duten ikusteko.

0:31
Zuhaitz eta Pagadi

Itxialdian bizitako egoera umoretsuak etxeko lau pareten artetik aterako dituzte "Etxe Txiki, Infernu Handi" saioaren atal berri honetan ere. Gaur, maiatzak 10, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik, hainbat gonbidaturen laguntzaz, alaitasuna eta umore ona etxez etxe zabalduko dituzte. 

Besteak beste, Añorgako Miguelek bizikleta arrabolean jarrita nola aritzen den erakutsiko du. Eta Muxikako Felik txutxu-mutxuen mundua nola dagoen kontatuko du, azken albisteen berri eman eta bere iritzia azalduta. Abaltzisketako Jonek eta Asparreneko Erkudenek kirola egiten jarraitzen dute. Eta adi, Erkuden casting baterako entrenamenduak egiten ari da eta! 

Bestalde, garaiotan bada koronabirusak konkistatu gabeko herririk; Leintz Gatzaga, tartean. Bertako alkatea ezagutu genuen "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, eta harekin hitz egiteko aukera izango dute Zuhaitzek eta Pagadik. 

Eta, amaitzeko, Lesakako Pitxurri gaur egun ere Osasunazalea ote den ikusiko dugu, baita Zubietako Antton eta haren animaliak nola dabiltzan ere. 

Une barregarriz beteta helduko da, beraz, igandero, "Etxe Txiki, Infernu Handi" saioa, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.