Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren urteko unerik onenak, gaur gauean

EITB MEDIA

Irudimenaren bitartez, urte honetan bisitatu dituzten herri eta auzoetara itzuliko dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi.

  • Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi

    Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Gaur, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik urtearen errepasoa egingo dute, eta "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren azken hilabeteotako momentu ahaztezinetara itzuliko dira. Aresoko Javi Atxukarroren kafearekin egindako barreak gogoraraziko dituzte Pagadik kafea hartu bitartean, eta Zuhaitzek Josetxorekin eguzkitako krema ia hustu zutenekoa ere ekarriko dute gogora.

Bestalde, Zuhaitzek ahaztu ez duena Elorrioko Jonen historia da. Istripu baten ondorioz heriotza hain gertu ikusi eta bizitzeko gogo eta indarra erakutsi baitzion gazteak. Urtero une ahaztezinez betetako hilabeteak izaten dira errepasoan ikusgai, baina aurtengo hilabeteak bereziki izan dira halakoak. Oroitzapenen bitartez, Areso, Elorrio, Murueta, Andosilla, Betelu, Amasa eta Elduainera itzuliko dira bi aurkezleak.

Momentu dibertigarrienen bilduma hori gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etan, ohi bezala, ETB1en eta eitb.eus-en, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan.