Publizitatea
Itxi

Herri txiki Infernu handi

Herri txiki Infernu handi

2021/09/15

00:10

Herri txiki Infernu handi

Estreinaldia

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren denboraldi berriaren estreinaldia, gaur, Garestik

EITB Media

Gares, Ibarra, Biriatu, Ortuella, Oñati eta Arakil izango dira, besteak beste, denboraldi berriaren baitan Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik bisitatuko dituzten parajeak. Zortzigarren denboraldi honen nobedadeen artean, emisio egunaren aldaketa azpimarratu behar da: igandeetatik asteazkenetara.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur itzuliko dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga "Herri Txiki, Infernua Handi" saioaren zortzigarren denboraldiarekin. Berrikuntzen artean, emisio egunaren aldaketa azpimarratu behar da: udazken honetan, herriz herri dabilen programa asteazkenetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Gares, Ibarra, Biriatu, Ortuella, Oñati eta Arakil izango dira, beste askoren artean, denboraldi berrian bisitatuko dituzten parajeak. Astero-astero herri ezberdin batean egongo dira Pagadi eta Zuhaitz. Bertako herritarrekin hitz eta pitz aritzeaz gain, auzokideen eskutik inguruetako bazter esanguratsuenetara gerturatuko dira. Ondoren, taula gainean eta bakarrizketa formatuan, txisteak eta txantxak eskainiko dizkiete bizilagunei. Gainera, zortzigarren denboraldian eraberrituta ikusiko dugu oholtza, handiagoa eta ikusgarriagoa izango baita. Halaber, oholtzaren erdian eskailera batzuk egongo dira aurkezleen eta gonbidatu zein publikoaren artean interakzio handiagoa izan dadin: aurkezleak publiko artera jaitsiko dira eta gonbidatuak oholtza gainera igoko dira, ikuskizunaren parte bihurtuz.

Sebastian Lizaso bertsolariak, ohikoa duen bezala, bertso bat botako du atal bakoitzaren hasieran dagokion herria aurkeztuz; eta bukaeran ere, beste bat, bertan bizitakoa laburbilduz.

Lehen atalean, Garesera joango dira

Aurreko denboraldietako atalak kontuan hartuta, Gares izango da Zuhaitzek eta Pagadik bisitatuko duten 179. herria.

Hasteko, Zuhaitz Gurrutxagak Txetxu aurkituko du Arga ibaian bainu bat hartzen eta berarekin sartuko da uretara. Ondoren, 24 urteko Ionerekin gosaldu eta berarekin twerking-a nola dantzatzen den ikasiko du. Martin izango da Zuhaitzekin topo egingo duen Gareseko hirugarren bizilaguna: Martinek dituen lau ezizen ezberdinen esanahiaz mintzatuko dira, marmitakoa eta babarrun gorriak dastatzen dituzten bitartean. Bukatzeko, Juankar El Cortecicasen harategian izango da Zuhaitz bertako berezitasuna prestatzen: txistorra.

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Garesen.

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Garesen

Pagadik, bestalde, eguna hasteko, Fernando aurkituko du Garesko zubi gainean. Fernandok XI. mendeko zubi honen historiaren berri emango dio eta herriko armarrian dagoen txoriaren kondaira azalduko dio. Ondoren, Aritz gaztea herriko zenbait familiak dituzten goitizenen inguruan arituko da Pagadirekin. Goitizen gehienak txori klaseetan dute jatorria. Bestalde, Garesen topatu dezakegun beste bitxikerietako bat Munduko Laiarien lasterketa da. Garai batean soroetarako lanabes zena lasterketa egiteko tresna bihurtu zen orain 30 bat urte. Guillermo Willy El perdiz-ek emango dio Pagadiri lasterketa honen jatorriaren berri. Bukatzeko, Olaia Txokarroren arte galeria urbanoa erakutsiko digu Pagadik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;