Itxi

Herri txiki Infernu handi

Herri txiki Infernu handi

2021/12/01

01:00

Herri txiki Infernu handi

22:30ean

Urizaharra udalerria, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Araba hegoaldeko udallerriko bizilagunen eskutik, bertako bazterrak, ohiturak eta pasarteak ezagutuko dituzte Zuhaitzek eta Pagadik.

0:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Araba hegoaldeko Urizaharra udalerria ezagutuko dute "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan gaur gauean. Muga-mugako udalerria da Urizaharra, Errioxa eta Trebiñu artean; sei kontzejuk osatzen dute: Baroja-Zumentu, Faidu, Lotza, Montoria, Pagoeta eta Urizaharra.

Pagadik Alex topatuko du Urizaharran. Urizaharra mugako tokia izan da eta hainbat gertaera izan dira bertan. Garaiko objektu batzuk erakutsiko dizkio gainera. 

Faiduko herrian Erdi Aro Garaian etxebizitza bilakatu ziren kobazulo artifizial ugari dago. Oianak erakutsiko dizkio aurkezleari. 

Baroja kontzejuaren barruan dagoen Zumentun Aritz ezagutuko dute. Gorputza zaintzeko etxean egin duen gimnasio berezia erakutsiko dio. Egunero jaten du arroza. Arrozik onena Pakistango Pamir arroza. 

Lotzako herrian Aitor ezagutuko du Pagadik. Traktorearekin lurrari buelta ematean harri ugari ateratzen da eta Pagadi jarriko du horiek jasotzen. Lotza herri lasaia eta segurua dela esaten du. Etxeko atea beti zabalik, kotxeko giltzak ere jarrita, eta zaindari, Rex txakurra. 

Zuhaitzek, berriz, Urko ezagutuko du Urizaharran. Bizikletan asko ibiltzen da eta susto ederrak izan omen ditu, eta beti udan gainera. Baratzera joango dira eta oiloak paseatzera aterako dituzte. Hauen historia kontatuko dio, goizero eguna ondo hasteko egiten duen gosari potentea probatuz. 

Natalia taberna gainean bizi da, eta balde eta soka baten bitartez igotzen du etxera bertan eskatutakoa. Hori dute sistema gisa. Lagun arteko beste ohitura baten berri ere emango dio: bazkari baten ondoren harrikoa egiteko "al duro" egiten omen dute. Zuhaitzi tokatuko ote zaio harrikoa egitea? 

Montorian Asier eta Igor ezagutuko ditu. Herriko bitxikeria bat kontatuko diote:  biztanleen erdia baino gehiagok Armentia abizena duela, eta Armentiatarren hiru adar ezberdinekoak direla. 

Asier aizkoran ibiltzen da eta festetako apustu baten ondorioz hasi zela azalduko dio. Olasagasti zalea da Asier. Beroketak egingo dituzte aizkoran hasi aurretik eta herrian egiten duten likore bat emango dio indarrak hartzeko. 

Igor, berriz, ingudearekin ibiltzen da herri kiroletan. Montoriako jaien berri emango digu. Udalerriko onenak omen dira. Legerik gabeko herria dela esaten dute, kokatuta dagoen lekuagatik izango da.

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;