Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:30ean

Ziburu, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Zuhaitzek eta Pagadik Lapurdiko Ziburu herria ezagutuko dute.

0:31
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi

Gaurko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Lapurdiko Ziburu herrian izango dira bertako hainbat auzokideren istorioak ezagutzeko asmoarekin.

Peio Dufauren eskutik, ziburutar kortsarioen abenturak eta beste hainbat istorio ezagutuko ditu Pagadik; Luxiano Arambarri igeri egiten ez dakien arrantzale azkoitiarrarekin itsaso kontuez arituko da solasean; Jean Mixel Dirassar 100 kilometro baino gehiagoko ultramaratoiak egiteko entrenamendu lanak kontatuko dizkio; eta amaitzeko, Antton Billiotte Ziburuko laborari gazteenetako bat ezagutuko du.

Jan Battit Dirassar izango da Zuhaitzek ezagutuko duen lehen herritarra. 84 urteko kazetariak Francori esker bizirik dagoela kontatuko dio. Zuhaitzek, gainera, Imanol Ugartemendia arrantza patroiarekin sare lanak egingo ditu; Angel Etxebesterekin petankara jolastu eta 89 urteko adinera heltzeko sekretuez hitz egingo du; eta Mixel Etxeberri errugbi zalearen etxean egongo da.

"Herri Txiki, Infernu Handi" gaur arratsaldean izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.