Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:15ean

Azkoitia, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Azkoitiko bizilagunen bitxikeriak ezagutuko dituzte Zuhaitzek eta Pagadik.

0:35
Pagadi eta Zuhaitz, Azkoitian

Gaur, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Gipuzkoako Azkoitia herria eta bertako bizilagunak ezagutuko dituzte.

Pagadik Antonio Sudupe Pio-ren txofer lanak aprobetxatuko ditu bere kabriolet klasikoan herri San Martin ermitara joango dira bertako bitxikeriak ezagutzera. Jarraian, Jose Antonio Potte topatuko du kamuflatuta. Ehizera ez ezik, ogia erostera joateko ere horrela janzten omen da. "Um blem ble" kantua ezagutzen? Topa egiteko kantuaren sortzailea den Koldo Alkorta ezagutuko du. Kantua nola sortu eta nola zabaldu den azalduko dio. Jose Miguel Irizarrek hainbat gauza kolekzionatzen ditu: 6.500 giltzatako, 2.000 poxpolo kaja, tamaina handiko puzzleak ere egiten ditu eta benetan bitxia, "Sugus" karamelu paperekin egindako 50 metrotako katea. Bukatzeko, Jose Antonio Zulaika topatuko du, "antxintxikalaixe". "Xeye" atletismo taldean aritzen da. Azkoitixe eta Azpeitiye, bi herriak elkartuta sortutako taldea. Korrika egiteko teknikak erakutsiko dizkio Pagadiri.

Zuhaitzek, berriz, Juli Arregi ezagutuko du, Gipuzkoako patata tortillarik onena berak egiten duen emakumea. Anaitasuna futbol taldearen jarraitzailea da 1988tik, eta taldearen irrintzilari ofiziala. Azkoitia beti egon da pilotarekin lotuta. Garai batean, pilotak goxatzen ibitzen ziren Jesus Larrañaga Txanto eta Carlos Arrizabalaga  Xapatero. Kontzejupean egindako hainbat desafioren berri ere emango diote Zuhaitzi. Autobusa gidatzen Maritxu Errazkin topatuko du. 80 urtetik gora ditu, eta 60 urte baino gehiago eman ditu autobusak gidatzen. Txartel guztiak aktibo ditu oraindik, eta autobusa gidatzen jarraitzen du. Bukatzeko, Jon Elorza Elortxa ezagutuko du. Azkoitian egiten den film laburren lehiaketan "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren parodia egin eta saria lortu dute. Elortxa Zuhaitzen paperean.

"Herri Txiki, Infernu Handi" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.