Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Igandean, 15:00etan

Txapelketa Nagusiko finalistak, 'Hitzetik Hortzera'n, igande honetan

A.E.|EiTB

Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Amets Arzallus bertsolariekin elkartu da saioa.

Amaitu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen fasea, eta dagoeneko badakigu zein zortzi bertsolari igoko diren BECeko oholtza gainera final handian. Finalerako astebete falta denean, beraiekin egon da 'Hitzetik Hortzera', eta horien iritzi eta sentipenak jaso ditu.

Amets Arzallus 2013ko txapelduna zuzenean sailkatu da finalera, eta gainerako zazpiek finalaurrekoetan lortu dute BECerako txartela: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Zortzi bertsolari horiek arituko dira bertsotan abenduaren 17ko finalean. Egun horretarako astebete falta dela, beraiekin izan dira, eta orain arte egindako lanaz eta finalerako dituzten asmoez eta sentipenez galdetu diete.

Finalaurrekoetako bertsorik onenak

Zazpi finalaurreko jokatu dira aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusian; Bastida, Irun, Maule, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñea izan dira oraingoan bertso plazak. Saio horietako bertsorik onenak eskainiko dituzte finalisten hitzekin batera.

'Hitzetik Hortzera' saioa igandean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etan.