Hitzetik hortzera
Igandean, 15:00etan
Gai jartzaileen lana erakutsiko digu 'Hitzetik Hortzera'k denboraldiko lehen atalean
EiTB
Maite Berriozabal gai jartzailearekin Eibarko bertso-saio musikatua prestatuko du Eider Perezek. Halaber, Aitziber Garmendiaren bertsoaldi kuttunak ezagutuko ditu.
Igande honetan abiatuko du 'Hitzetik Hortzera' saioak 30. denboraldia, Eider Perez gidari dela. Estreinako saioan, gai jartzaileen lana ezagutuko dugu, baita Aitziber Garmendia aktorearen bertsoaldi kuttunak ere.
Bertso-saioa ez da bertsolariak oholtzara igotakoan hasten. Gai jartzailea dagoenetan, prestaketa askoz lehenago hasten da, eta horren lekuko izan da Eider Perez. Maite Berriozabalekin elkartu da Eibarko bertso-saioa baino egun batzuk lehenago, eta saioko eskaleta osatu dute elkarrekin, gai bakoitzaren aukerak eta ertzak aztertuz.
Arrateko, Galdakaoko eta Zizurkilgo bertso-alerik onenak ere izango dira tartean.
Asteroko informazio laburrei eta umoreari tartea egingo zaie igandero, eta ikusleek grabatutako bertsoaldientzako ere espazio bat gordeko da denboraldi berrian. Horrez gainera, bertsozale ezagunen bertsoaldi gustukoenak ezagutzeko aukera ere eskainiko digu 'Hitzetik Hortzera' berriak. Oraingoan, Aitziber Garmendia aktoreari egin diote galdera.
Bertsozale Elkarteak eta ETBk ekoiztutako saioa igandeetan izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etan.