Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Igandean

Ikus-entzunezkotik irrati uhinetara, "Hitzetik Hortzera"n

EiTB

Tolosaldeko Atariak antolatutako bertso saioko momenturik onenak eskainiko dituzte, baita Aramaion egin zen Bertso Egunekoak ere.

  • Eider Perez Tolosaldeko Ataria Irratiko Imanol Artolarekin

    Eider Perez Tolosaldeko Ataria Irratiaren egoitza. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Igandeko "Hitzetik Hortzera"n tokiko irratiek bertsolaritzari egiten dioten ekarpenari buruz mintzatuko dira. Horretarako, Tolosaldeko Ataria komunikabideko Ataria Irratira joango dira, eta hango irratsaioa gidatzen duen Imanol Artolarekin hitz egingo dute: bere esperientziaz eta tokiko irratien ekarpenaz. 

Zehazki, "(H)ari Naizela" irratsaioa Tolosaldeko Atariaren, Harituz Tolosaldeko bertsozaleen topagunearen eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren hitzarmenaren emaitza da. Beste zenbait tokiko irrati ere aritzen dira bertsolaritza zabaltzen, antzerako esperientziei esker: besteak beste, Bilbo Hiria, Euskal Irratiak, Hala Bedi, Xorroxin eta Arraio irratia.

Imanol Artola irratiko esataria izateaz gainera, gai-jartzailea ere bada eta Tolosaldeko bertso giroa nolakoa den jakingo dugu. Tolosaldeko Atariak urtero antolatzen du bertso saioa Tolosan; jendetsua izan ohi da, eta arrakasta horren zergatiari buruz ere galdetuko diote.

Tolosan ospatzen den Ataria bertso saioko bertsoaldi hautaketa zabala ikusteko aukera izango da, baita egun berean Aramaion ospatutako Bertso Egunekoa ere. Euskal Herriko hainbat txokotako bertsozaleak bildu ziren festaz gozatzera: eguerdian, bertsoekin egindako ibilbide gidatua herrian barrena, eta ondoren, bertso bazkariak.

"Hitzetik Hortzera", igandean, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en; eta astelehenetik aurrera, EiTB Nahieran atarian.