Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Bertsolaritza

Deustuko Aferak bertso dinamika, 15:00etan, "Hitzetik Hortzera"n

EiTB

Halaber, Mikel Astarloza txirrindulariaren bertsoaldi kuttuna ezagutuko dugu.

  • Eider Perez Elorri Bertso Eskolako kideekin.

    Eider Perez Elorri Bertso Eskolako kideekin.Argazkia: Bertsozale Elkartea

Hiru urte daramatza martxan Aferak bertso dinamikak. Deustuko Elorri bertso eskolaren eta herriko tabernaren artean antolatutako bertso saio bereziak dira, eta aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioan gertuagotik ezagutuko dute egitasmoa, baita Mikel Astarloza txirrindulariaren bertsoaldi kuttuna ere.

'Aferak' hitzak esanahi berezia du Bilboko Deustu auzoan. Bertako Elorri bertso eskolako Ander Anakabek eta Maite Sarasolak azalduko dute zertan datzan izen hori duen egitasmoa. Aurtengoari amaiera eman dion bertso bazkarian elkartu da "Hitzetik Hortzera" beraiekin.

Bertso dinamika honen sorburua zein den jakingo dugu, eta batez ere zein beharri erantzuteko sortu zen; haren baitan egiten diren saioen berezitasunen inguruan ere ariko dira Ander eta Maite.

Mikel Astarlozaren bertsoaldi kuttuna

Mikel Astarloza txirrindulari ohiak hankei bezain azkar eragiten die eskuei bertsoak txalotzen dituenean. Igandeko programan, pasaitarra bereziki hunkitzen duen bertsoaldia zein den jakingo dugu.

"Hitzetik Hortzera", gaur, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.