Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

15:00etan

Andoni Egañak Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea, gaurko "Hitzetik Hortzera"n

EiTB

1985etik 2009ra, bertsolariak egindako ibilbide oparoa errepasatuko du saioak.

  • Andoni Egaña bertsolaria.

    Andoni Egaña bertsolaria. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

1985etik 2009ra ibilbide oparoa egin zuen Andoni Egaña zarauztarrak Txapelketa Nagusian eta bide horren inguruan 2013an eskainitako programa berezia berreskuratuko dute gaurko "Hitzetik Hortzera" saioan.  

Azkoitian, 1985eko azaroaren 2an, kantatu zuen Andoni Egañak lehen bertsoa Txapelketa Nagusian; 2009ko abenduaren 13an, Barakaldon, azkena. Tartean zazpi txapelketa eta zazpi final jokatu zituen; eta lau txapela irabazi eta dozenaka bertsoaldi antologiko eskaini zituen.   

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren atarian, Andoni Egañak txapelketa honetan egindako bideari buruzko "Hitzetik Hortzera" berezia eskaini zen ETB1en, eta igandean berriz izango da ikusgai.  

Jon Artanok elkarrizketa mamitsua egin zion txapelketako ibilbidearen inguruan: oroitzapenak, gogoetak, pasadizoak... izan zituzten ahotan. Txapelketa horietako finaletan Andoni Egañak egindako lanik onenak ere entzungo dituzte tartean: Anjel Mari Peñagarikanorekin egindako amonaren poltsa beroaren ofiziokoarekin hasi, eta BECen aulkiak jartzera etorriko zela iragartzen zuenekora arte.

"Hitzetik Hortzera" gaur arratsaldean izango da ikusgai 15:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.