Publizitatea
Itxi

2021/03/12

12:53

Hitzetik hortzera

Larunbatean eta igandean

Nafarroako Bertsolari Txapelketa gogoan, asteburuan, "Hitzetik Hortzera" saioan

EITB Media

Urte hasieran jokatzekoa zen, baina egoerak ez du horretarako baldintzarik eskaini. Hori dela-eta, orain arte txapelketak egindako bideari begira jarriko dira aste honetako programan.

  • 2019ko Nafarroako Bertsolaritza Txapelketako irudia.

    2019ko Nafarroako Bertsolaritza Txapelketako irudia. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteburu honetan Nafarroako Bertsolari Txapelketa izango dute hizpide ETB1eko "Hitzetik Hortzera" saioan. 2021eko urte hasieran zen jokatzekoa, baina egoerak ez du horretarako baldintzarik eskaini. Hala ere, aitzakia horri tiraka, orain arte egindako bideari begira jarri nahi izan dute aste honetako programan.

Bizitzen ari garen egoera honek arlo askotan eragin dio bertsolaritzari, eta txapelketak ere bertan behera geratu dira; tartean, Nafarroakoa. 45. edizioa izango zuen aurtengoa, ez baita historia laburra Nafarroako txapelketarena. Azken hamarkadetako txapelketak gogoratzeko, Arkaitz Goikoetxea eta Irati Majuelo bertsolariekin elkartu da "Hitzetik Hortzera".

Aldaketa handia izan du bertsogintzak azken urteetan, eta txapelketak horren lekuko eta eragile zuzen izan dira Nafarroan. Bertsolarien izenak gero eta ugariagoak dira, eta bertsolaritza ere gero eta anitzagoa. Izen garrantzitsuak nabarmendu dira ibilbide horretan zehar, eta bertsozale guztien bihotzetan geratu dira, betirako iltzatuta, haiek utzitako bertsoaldiak: Estitxu Arozena, Jon Barberena eta Xabier Silveira dira bertso horien egileetako batzuk. 

Horrez gain, azken hamarkadetako txapelketetako finalak ere gogoratuko dituzte, 2011ko Labriteko frontoian izan zen finaletik hasi eta 2019ko azken txapelketaraino: azken sei txapelketa horietako bost Julio Sotok irabazi ditu, eta haren izenak ere aztarna utzi du asteburuan gogoratuko dugun Nafarroako Bertsolari Txapelketaren ibilbidean.

"Hitzetik Hortzera" saioa larunbatean, 21:00etan, eta igandean, 15:00etan, izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;