Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Josu Zabala, gaur "Hitzetik Hortzera"n

EITB Media

Bi bertsolariek eta musikariak elkarrekin osatutako ibilbidearen errepasoa egingo dute aste honetako saioan.

  • Unai Iturriaga, Josu Zabala, Eider Perez eta Igor Elortza solasean

    Unai Iturriaga, Josu Zabala, Eider Perez eta Igor Elortza solasean. Bertsozale Elkartea

Aste honetako "Hitzetik Hortzera" programan, musikak eta bertsoak bat egiten duten proiektu ugarietako bati buruz arituko dira: Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek Josu Zabala musikariarekin egindako ibilbidea xehatuko dute alez ale. Otxandioko bolatokian elkartuko da hiru protagonistekin Eider Perez. 

Bertsoaldien bilduman, Amurrion Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Oihana Bartrak Gari Otamendi eta Ixak Arrutiren biolin eta gitarrak lagunduta kantatutako bertsoak eta Hernaniko Euskal  Jaietako pasarteak eskainiko dituzte. 

Azkenik, bertsoaldi kuttunaren atalean, Manuel Agirretxe errezildar bertsozaleak 2003ko Gipuzkoako bertsolari txapelketa ekarriko du gogora. 

"Hitzetik Hortzera" gaur, 21:00etan, eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.