Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Joanito Dorronsoro doinutegiaren sortzailea, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan

EITB Media

Dorronsorok, melodiak ikertu eta biltzeaz gain, euskararen eta bertsolaritzaren transmisioari eskaini dio bere bizitza osoa.

  • Joanito Dorronsoro. Argazkia: Bertsolari elkartea

    Joanito Dorronsoro. Argazkia: Bertsolari elkartea

Aste honetako programan Joanito Dorronsoro bertso doinutegiaren sortzailearekin elkartuko da "Hitzetik Hortzera" saioa. Bere hastapenak zeintzuk izan ziren ezagutuko dute, eta bertsolaritzara nola gerturatu zen ere bai. Gaur egun 3.000 doinu baino gehiago dokumentatuta dituen Xenpelar Dokumentazio Zentroa nola gorpuztu zen  kontatuko du gonbidatuak.

Bestalde, Tolosaldeko Ataria komunikabidearen aldeko bertso jaialdiak eta Zeanurikoak ez dute hutsik egin urteroko hitzorduan, eta aste honetako programan bertsoaldi onenak eskainiko dituzte.

Eider Pérez eta Joanito Dorronsoro

Eider Pérez eta Joanito Dorronsoro

"Hitzetik Hortzera", gaur ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.