Itxi

Hizka Mizka

100 saio

100 saio beteko ditu gaur 'Hizkamizka' lehiaketak

A.E.

EiTB

Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duen saioan, gainera, Ioritz Berra garaitezina izango da bi lehiakideetako bat, bere 52.saioan.

  • Zuhaitz Gurrutxaga | Hizkamizka

    Zuhaitz Gurrutxaga, aurkezlea

100. saiora iritsiko da bihar 'Hizkamizka',  Zuhaitz Gurrutxagak astelehenetik ostiralera ETB1en aurkezten duen lehiaketa. Egunero bi lehiakide aurrez aurre izaten dituzte saioan: asmoa ahal diren galdera gehien erantzutea da, jokoan diren 300 euroak eramateko.

Ehungarren saioan, gainera, Ioritz Berra lehiakide donostiar garaitezina izango da parte hatzaileetako bat. Orain arte 'Hizkamizka'n parte hartze eta sari errekorra duen lehiakidea da Berra: 15.400 euro bildu ditu dagoeneko eta 52 saiotan hartu du parte, hutsik egin gabe. Bere aurkaria, berriz, Zumarragako Arantxa Iraeta Izango da. Ondoren jakingo dugu Berrak aurrera jarraitzen duen zakua gehiago betez ala Iraeta gailentzen zaion.

10.000 galdera egin dituzte 'Hizkamizka'n

Ehungarren saioren atarian, Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak 10.000 galdera egin dizkie bertatik pasa diren lehiakideei, 100 parte hartzaile hain zuzen ere. "Giro ona nabarmedu du programako lan-taldeak: lehiakidak gustura egon ohi dira gurekin eta gu ere bai eurekin". Gizon gehiagok hartu du parte, emakumeak baino. Gipuzkoatik etorri dira gehienak, ondoren bizkaitarrak, arabarrak, nafarrak eta Iparraldetik ere izan da lehiakide bat.

'Hizkamizka' saioan lehiakide izateko hizkamizka@eitb.com helbide elektronikora idatzi behar da. E-posta horretan parte hartu nahi duen pertsonaren datu guztiak zehaztu behar dira: izen-abizenak, adina, helbidea, herria, e-posta helbidea eta kontakturako telefono bat. Argazkia bidaltzea ere eskertuko da.

Bi lehiakidek hartzen dute parte saio bakoitzean eta, erantzun zuzen gehien emanez, puntu gehien lortzen duenak egiten du aurrera; hau da, hurrengo saioan parte hartzeko aukera du.

Galdera erantzunen saioa da 'Hizkamizka'. Trivial jokoan bezala, gai eta mota guztietako galderak egiten dizkie Zuhaitz Gurrutxagak lehiakideei, eta horietako batzuetan pista batzuk ere izaten dituzte.

'Hizkamizka' 13:30ean dago ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB1en.