Itxi

Izan Invictus

Izan Invictus

Izan Invictus

Eternal running

Desafio zirraragarria Tarragonan, gaur gauean, 'Izan Invictus' saioan

A.E. | EiTB

Eternal Running lasterketan parte hartzen ikusiko ditugu ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean hasita.

0:54

Gaur gauean, 'Izan Invictus' saioan, realityetan gutxitan ikusi den moduko desafio itzela jokatuko dute gorriek eta urdinek: Tarragonako Eternal Running proban parte hartu beharko dute.

Saio gogorra egin beharko dute bi taldeek: 10 kilometro lasterka eta 80 oztopo gainditu behar. Gainera, bakarkako lehiara igarotzeko pasea egongo da jokoan, urrats garrantzitsua lehiaketan aurrera egiteko.

Baina oztopo handienak talde barruan egongo dira: Larrea, gorrien taldean, eta Gorrotxa, urdinen taldean. Lehenaren ustezko ahuldadea eta bigarrenaren gehiegizko pisua benetako traba izango dira. Zein taldek lortuko du taldekide arazotsuena ondoen motibatzea eta helmugara lehendabizi sartzea?

Saio honetan, orain arte oso jator aritu diren lehiakide batzuk sututa eta bere onetik aterata ikusiko ditugu.