Irrikitown
Igandean, 12:00etan
'Irrikitown'eko aktoreak, esatari lanetan Reala-Vila-real partidan
Iker Galartza, Andoni Agirregomezkorta eta Miriam Cabeza, irratiko komentarista bilakatuko dira Anoetan jokatuko den BBVA Ligako azken jardunaldiko partidan.
-
Iker Galartza. Argazkia: EiTB
Igande honetan, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin futboleko esatari oso bereziak izango dituzte. 'Irrikitown' saioko Iker Galartza, Andoni Agirregomezkorta eta Miriam Cabeza Anoetan izango dira Realak Villa-realen aurka jokatuko duen Ligako azken partida komentatzen. Hartara, eguerdiko 12:00etan jokatuko den neurketaren atsedenaldian, hiru aktoreek norgehiagokaren jarraipena eta iruzkinak egingo dituzte. Euskadi Irratian Ander Altuna kazetariekin egongo dira eta Radio Euskadirako, berriz, Txema Oliden izango dute lagun.
Igandean 'Irrikitown'-en atal berriak ETB1en
Euskal Telebistak 'Irrikitown' saioaren atal berriak estreinatuko ditu igande honetan, eta astero, esketx eta istorio dibertigarriak eskainiko ditu. Pausokak eta ETBk ekoiztutako saioak Miramongo produkzio etxea eta kanpoko eszenatokiak erabili ditu umorez beteriko atalak grabatzeko. Denboraldi berri honetan, pertsonaia ezagunenak berreskuratu dituzten arren, asko dira igandetik aurrera ikusiko ditugun egoera eta protagonista berriak.
Besteak beste, Batzoki Txebere atal berria estreinatuko dute. Batzoki bateko nagusiarekin ezkondu den emakume latinoamerikar baten gorabeherak bilduko ditu.
Bestalde, aitonarekin Gipuzkoako baserri batean bizi den Saioa neskatila 'choni'aren xelebrekeriek ez dute etenik izango, Aitona eta Saioaren istorio berriei esker. Horrez gain, Jesus Mari, Giputxi inkonformista pertsonaia ezagunaren abenturak ere eskainiko dituzte.
Honakoak izango ditugu egun-eguneko umore eta egoerak bizi eta moldatuko dituzten aktoreak: Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Itziar Atienza, Asier Hormaza, Miriam Cabeza eta Pedro Otaegi.
'Irrikitown' igande honetan emitituko da 21:30etik aurrera ETB1en.