Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

22:30ean

Itziar Alduntzin Katalina Erausoren inguruan, gaur gauean, "Itxi liburuak"en

EITB Media

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Katalina Erausoren bizitzan sakonduko du saioak.

0:37
Itziar Alduntzin

Gaur gauean, Katalina Erauso ezagutuko dute "Itxi liburuak" saioan. Itziar Alduntzin kazetaria irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu original batean konta dezan.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Katalina Erausoren bizitza ezagutuko du Alduntzinek. Haren ibilbide militarra eta genero ikuspegia izango dira saio honetan landuko diren gai mamitsuenetako bi.

Arangurenen laguntza izateaz gainera, nola ez, gaian adituak diren protagonistak ere ezagutuko ditu Alduntzinek; besteak beste, Iraitz Agirre, Aitor Zuberogoitia, Oscar Alvarez eta Maite Berrogain.

Bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die gero. Baina ez da nahikoa izango ikasitakoa hitzez hitz errepikatzea. Izan ere, bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du dena, ikasleen arreta bereganatu nahi badu.

"Itxi Liburuak" saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.