Itxi Liburuak
22:45ean
Kontrabandoa aztergai, Joseba Belokirekin, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan
EITB Media
Kontrabandoan sakonduko du aste honetako saioak, eta txirrindulari ohia irakasle lanetan jarriko dute, Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta.
Gaur gauean, kontrabandoaren gaia landuko du "Itxi Liburuak" saioak, eta Joseba Beloki txirrindulari ohia irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu original batean konta dezan. 22:45etik aurrera izango da atala ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.
Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, kontrabandistek bizi izandako urteei erreparatuko die Belokik. Kontrabandoa zer den eta noiz egin izan den ezagutuko du, besteak beste, Rosa Arburua eta Pedro Esarteren ahotik. Horrez gain, Xanti Elizagoien eta Joxe Arozena kontrabandisten bizipenak ere ezagutuko ditu. Bideak eta bide horietan dauden istorio ezkutuetako batzuk argitara emango dituzte.
Bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die gero. Baina ez da nahikoa izango ikasitakoa hitzez hitz errepikatzea. Bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du dena, ikasleen arreta bereganatu nahi badu.
"Itxi Liburuak: Kontrabandoa" gaur izango da ikusgai, 22:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en.