Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

22:30ean

Lucio Urtubiaren bizitzaz arituko da Mikel Perez, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan

EITB Media

Gaizka Arangurenek eta Mikel Perezek Lucio Urtubiaren bizitza errepasatuko dute aditu eta senitartekoen testigantzek lagunduta.

0:32
Mikel Perez

Gaur gauean, Lucio Urtubiaren bizitza izango da "Itxi Liburuak" saioaren ikasgai berria. Horretarako, Mikel Perez "El Conquistador del Caribe" saioaren irabazleak egin beharko ditu irakasle lanak, saioan zehar bildutako informazio eta datuekin. Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, besteak beste, Luciok mundu mailako banka kolokan jarri zuen garaia eta orduko bitxikeriak gogoratuko ditu. Nola lortu zuen hori egitea Luciok?

Haren bizitzan gertu izandako lagun eta senitartekoen testigantzak ere jasoko dituzte. Ekonomiaren ikuspegitik Luciok egindakoak eta faltsifikazioaren bidez irekitako arrakalak azalduko dituzte. Bat baino gehiago zur eta lur geratuko da entzundakoak entzunda.

Hori guztia kontuan hartuta, hainbat gonbidaturen eskutik Lucioren bizitzan murgiltzeko aukera izango dute. Tartean izango dira Julieta Urtubia, Pepe Uruñuela, Marko Belizzi, Amaia Nausia, Mikel Santos Belatz, Raquel Jimenez eta Niko Cuenca. Moriartitarrek egindako dokumentala oinarri hartuta, Aitor Arregi eta Joxe Mari Goenaga ere izango dituzte gonbidatu berezi gisa. 

Bide horretan ikasitako guztia inprimategira joandako ikasleei azaldu beharko die gero Mikel Perezek, baina ez edonola. Munduaren amaiera konkistatzen erakutsitako gaitasun bera izango al du komunikatzeko?

"Itxi Liburuak" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.