Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

22:30ean

Euskal kortsarioen historia Joseina Etxeberriarekin, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan

EITB Media

Gaizka Aranguren historia dibulgatzailearen laguntzarekin, gure kostaldeko kortsario eta piraten istorioak ezagutuko ditu Euskadi Irratiko kazetariak.

0:34

Gaur gauean, euskal kortsarioen historia izango da 'Itxi liburuak' saioaren ikasgai berria. Joseina Etxeberria kazetariak izango du, oraingoan, irakasle postuan jarri eta gaia modu ezberdin eta entretenigarri batean kontatzeko erronka.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, gure kostaldeak gordetzen dituen istorioen altxorrak ezagutzeko aukera izango du. Kortsario eta piraten abordatzeak, garaiko bizimodua eta gure herri eta hirien garaiko jarduna.

Hori guztia kontuan hartuta, hainbat gonbidaturen eskutik, itsasoak gordetzen dituen sekretuak ere ezagutuko dituzte. Tartean izango dira, Jose Antonio Azpiazu, Iñaki Mendizabal, Irati Urcelay, Andoni Etxarri, Lourdes Odriozola, Amaiur Luluaga eta Mikel Leoz.

Itsaslapurrei buruz ikasitako guztia, Mollarriko itsasertzera gerturatutako ikasleei azaldu beharko die gero Joseina Etxeberriak, baina ez edonola. Mikrofonoen aurrean duen trebetasuna nahikoa izango al da euskal kortsarioen bizimodu aztoratua irakasteko?

"Itxi Liburuak" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.