Itxi

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

Bigarren denboraldia

Bueltan da "Jateko Modukoa" Klaudio Landarekin, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Bigarren denboraldia berrikuntzaz beteta dator: jolas pikanteak eta postre bereziak izango dituzte.

0:35

Gaur gauean, "Jateko Modukoa" saioaren denboraldi berriaren estreinaldia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Klaudio Landak aurkeztutako saioak jaki onekiko zaletasuna eta jende berria ezagutzeko gosea elkartzen ditu, eta, bigarren denboraldi honetan, hainbat nobedade dakartza.

Alde batetik, elkar hobeto ezagutzeko helburuarekin, joko pikanteak antolatuko dituzte gonbidatuaren eta sukaldarien artean. Bestetik, hiru sukaldariek etxetik postre bana ekarri beharko dute dastatzailearen gustua limurtzeko, baina momentuan bertan gonbidatuak aukeratutako osagai sorpresa bat gehitu beharko diote euren platerari.

Dastaketa itsu-itsuan izango da: gonbidatuak plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta ebaluatu beharko du guztia. Amaieran, jatekoa prestatu duten hiru sukaldarien artean, jakirik gustukoenak prestatzea lortu duena hobeto ezagutzeko aukera izango du afari informal batean. Gonbidatuak bertan jakingo du saioaren hasieran begiz jo duen sukaldaria izan den jateko moduko plater gehien prestatu dizkiona.

Lehen atala

Denboraldi berriko lehen atalean, Mikel Kubako durangarra, Gere tolosarra eta Axier burlatarra izango dira Maider gonbidatuarentzat kozinatuko duten sukaldariak. Menu osoa dastatzeko aukera izango du azken horrek: lehen bi platerak, berak proposatutakoak, eta postrea, sukaldari bakoitzak etxetik ekarriko duena. Moko finekoa da Maider, eta ez ditu nolanahiko errezetak eskatu.

Esan bezala, denboraldi honetan, parte-hartzaileek elkar hobeto ezagutzeko joko pikanteak egingo dituzte. Zein estrategia erabiliko dute Mikel saltsero kubatarrak, Gere kuadrillako xelebreak eta Axier misteriotsuak Maiderren bihotza konkistatzeko?

Maiderrek plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta ebaluatuko du. Amaieran, jakirik gustukoenak prestatzea lortu duen sukaldaria hobeto ezagutzeko aukera izango du afari erromantikoan. Maiderrek programaren hasieran aukeratu duen hautagai berbera izango ote da?

"Jateko Modukoa" ostegunero izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Jarraipen zabala sare sozialetan

Aurreko denboraldian bezala, Telebistako eta webguneko emisioarekin batera, presentzia zabala izango du programak sare sozialetan, Instagram, Twitter eta TikTok kontuen bidez. Hala, nola ez, Twitterren jarraipena egingo zaio programa emititzen den bitartean, eta Instagramen eta TikToken jarraipen aktiboa egin zaio programari, eduki gehigarriak eskainiz.

Sareetan:
Instagram: @jatekomodukoa_etb
Twitter: @JatekoModukoa
TikTok: @jatekomodukoaetb

Gainera, playlist berezia izango da atal guztiekin EITBren YouTube kanalean.