Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Patxi Lasarekin paella prestatuko du gaur Joseba Arguiñanok
EiTB
Itsas Argia elkartekoa da Lasa eta bertokoek antolatzen dute urtero Aixerrotako Paella Lehiaketa. Beraz, paella ederra egingo dute biek "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan.
-
Joseba Arguiñano sukaldaria. Argazkia: EiTB
Gaur, Santiago bezperan, Patxi Lasa Getxoko Itsas Argia elkarteko kidea izango da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Itsas Argia elkartekoek antolatzen dute urtero Aixerrotako Paella Lehiaketa eta, nola ez, paella ederra prestatuko du oraingoan Arguiñanorekin.
Gainera, Getariako San Anton itsaski-haztegira joango dira eta, Santiago ospakizunari lotuta, Gasteizko Blusen eta Nesken Eguna gertutik ezagutzeko aukera eskainiko digu saioak.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.