Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Audientzia

"Joseba Arguiñano Suskalerrian" saioak harrera bikaina izan du ostegunean

EITB Media

Eguneroko sukaldaritza saioak bere audientzia marka gainditu du, % 7,7ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 14,4ko kuota eskuratuz

  • Oihana Kortazar mendi korrikalaria

    Oihana Kortazar mendi korrikalaria. Irudia: EITB Media

"Joseba Arguiñano Suskalerrian" saioak bere audientzia marka gainditu du, eta datu bikainak lortu ditu ostegunean: % 7,7ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 14,4ko kuota. Oihana Kortazar mendi korrikalariaren laguntzarekin, Joseba Arguiñanok olagarro hanburgesa ogi beltzean piperrauts alioliarekin prestatu zuen.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" sukaldaritza saioan, Joseba Arguiñano egunero gonbidatu batekin aritzen da sukaldean. Lapiko kontuak eta lagunen arteko solasaldiak bat egiten dute saio honetan. Datorren astean,  astelehenetik ostiralera, Manu Torres Donostiako Bretxaoliva postuko arduraduna, Joxe Mari Arbelaitz Zuberoa jatetxeko sukaldari handia, Juanan Aretxaga Aramaioko Iturrieta sagardotegiko arduraduna, Daniel Arenas kirolaria eta Urko Manzano Algortako Sustrai tabernako nagusia izango ditu Josebak gonbidatu.