Kantugiro
21:00etan
'Kantugiro'ren final handia, gaur gauean, ETB1en
EITB.EUS
EITB
Bederatzi kantari izango dira nor baino nor gehiago, 1.000 euroko saria eskuratu nahian.
Zuriñe Hidalgo eta Xabin Fernandez aurkezleek gidatzen duten 'Kantugiro' saioaren final handia gaur jokatuko da. Bederatzi abeslariren arteko norgehiagokaz gozatzeko aukera izango dugu 21:00etatik aurrera ikusgai izango den saioan. 1.000 euroko saria izango da jokoan egun berezi honetan, eta abesti eta ikuskizun berrien lekuko izango gara.
Uda honetan, Euskal Herrian herriz herri eta festaz festa ibili da 'Kantugiro'ko oholtza: Hernani, Eibar, Lekeitio, Usurbil, Zumarraga, Lesaka, Oñati, Arrigorriaga, Zornotza, Markina-Xemein, Ordizia, Azpeitia, Lizarra, Getxo, Donostia, Getaria, Gernika-Lumo eta Bilbo. 300 abeslari baino gehiago igo dira agertokira.
Egunotan finalerdiak jokatu dituzte, herri bakoitzean irabazle izan direnekin. Eta finalerdi bakoitzeko hiru abeslari pasatu dira gaurko Final Handira.
Abeslarien lana aztertzeko, Xabin Fernandezek eta Zuriñe Hidalgok luxuzko bi epaile izango dituzte lagun: Iñigo Arbiza (musika-kritikaria) eta Estitxu Pinatxo (abeslaria).
Ez galdu 'Kantugiro'ren final handia, gaur, 21:00etatik aurrera, ETB1en.