Karabana
21:15ean
Mungiara itzuliko da 'Karabana' gaur gauean
EiTB
Besteak beste, So Saito japoniarra eta Kepa Freire aditua izango dituzte gonbidatu.
-
Itxaso Gonzalez eta Zigor Iturrieta 'Karabana' saioan. Irudia: EiTB
'Karabana' saioa Mungiara itzuliko da gaur gauean Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez sukaldarien eskutik. Aurreko egunean bezala, hainbat gonbidatu eta sukaldaritza zale izango dituzte gonbidatu saioaren sukalde ibiltarian.
Besteak beste, So Saito japoniarra, Kepa Freire Slow Food mugimenduaren sustatzailea, Unai Beitia eta Maider Asla Itturbaltza Artisau Elikagaiak familia ustiategikoak, Jone Markaida Antontxu Bonboiak saltokikoa eta Jone Landa sukaldeko robotarekin erakustaldia egingo duena izango dituzte gonbidatu. Halaber, bi bikote arituko dira sukaldean Zigorrekin eta Itxasorekin: Ziortza eta Ibon eta Kerman eta Idoia.
'Karabana' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.