Itxi

Karabana

Karabana

Karabana

21:15ean

Markina, 'Karabana'ren hurrengo helmuga, gaur gauean

EiTB

Besteak beste, Niko Errazti sukaldari ohiarekin, Iratxe Ibarra pilotari eta bertsolariarekin, Asensio eta Mari Jesus trikitilariekin eta Zorion eta Oier Kareaga kirolariekin egongo dira.

  • Itxaso Gonzalez 'Karabana' saioko aurkezlea

    Itxaso Gonzalez 'Karabana' saioko aurkezlea

Astelehenean, 'Karabana' Markinan izango da. Bertan, sukaldean eta solasean arituko dira hainbat gonbidaturekin Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez.

Besteak beste, Niko Errazti sukaldari ohiarekin, Iratxe Ibarra pilotari eta bertsolariarekin, Asensio eta Mari Jesus trikitilariekin eta Zorion eta Oier Kareaga kirolariekin egongo dira. Halaber, Markinako danborradaren eta herri bazkariaren berri izango dugu, eta Eneko Arratek Markinan barrena egiten dituen bisita antzeztuak ikusiko ditugu. Horrez gain, Luis eta Alvaro eta Ainara eta Malen kozinatzen jarriko dituzte.

'Karabana' 21:15ean izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.