Kontrako Eztarria
Gaur
Sarai eta Iñigo 'El Conquistador'eko lehiakideak, 'Kontrako Eztarria'n
A.E.
EiTB
Lehiaketan bizitako esperientziaz arituko dira ETB1eko saioan.
ETB1eko 'Kontrako Eztarria' saioan, Sarai Lizaso eta Iñigo Egaña hartuko dituzte gaur. Biak ETB2n ikusgai dagoen 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren azken edizio honetan parte hartu dute. Bateratze fasean zeuden biak, 'Purgatorio'an, baina ahuleziak jota lehiaketan ez jarraitzea erabaki zuten. Bizitako esperientziaz arituko dira 'Kontrako Eztarria'n eta, horrez gainera, saioan proposatuko dizkieten desafioetan parte hartuko dute.
'Kontrako Eztarria' 21:40an dago ikusgai ETB1en.