Itxi

Kulturunea

Kulturunea

Kulturunea

22:30ean

Mikel Urdangarin eta The Soul Breaker Company, gaur gauean, "Kulturunea"n

EiTB

Ilaski Serranok aurkeztuko ditu bi kontzertuak.

0:26
Mikel Urdangarin

"Kulturunea" saioak beste bi kontzertu erakargarri eskainiko ditu gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean: Mikel Urdangarin eta The Soul Breaker Company. Ilaski Serranok aurkeztuko ditu kontzertuak.

Mikel Urdangarin

Zornotzan jaioa baina gasteiztarra adopzioz, Mikel Urdangarin, azken urteetako euskal kantautorerik oparoenetakoa da. Ahots ederra eta kalitate handiko 14 disko sinatzeko gai den adimena. Mikeli kantuak berez sortzen zaizkiola ematen du, ez diola trabarik jartzen barrutik darion musikari. Erraz entzuten dira haren kantak, nahiz eta konposizio lan handia egon atzean. Mikelen errepertorioan jendeak oraindik kantatzen dituen abestiak daude, bizitza osoko abesti herrikoiak balira bezala. Izan ere, ez dago ezer ederragorik kanta batentzat herritartzea baino.

The Soul Breaker Company

15 urte baino gehiago igaro dira The Soulbreaker Company rock munduan hasi zenetik. Ordutik sei disko editatu dituzte: Hot Smoke & Heavy Blues, The Pink Alchemist, Itaca, Graceless, La Lucha eta bere azken erreferentzia Sewed With Light, 2018ko apirila eta maiatza bitartean Tim Greenekin batera grabatu eta ekoitzi dena Louder Studiosen, Kalifornian.

Urte hauetan guztietan, The Soulbreaker Companyk hard rock eta psikodelia ilunenaren artean mugitzen den soinu berezia eta erabat identifikagarria garatzea lortu du, folkera eta popera hurbilduz bere kantu batzuetan. Gasteizen sortu ziren eta aspaldi bilakatu ziren penintsulako undergroundeko talde klasiko. Euren disko eta zuzenekoak goraipatu dituzte, bertan zein kanpoan.