Itxi

Mihiluze

Mihiluze

Mihiluze

21:30ean

"Mihiluze" lehiaketak lehenengo zakua banatuko du gaur gauean

EITB Media

Ilaski Serranok eta Antton Telleriak aurkezten duten lehiaketak indartsu ekin dio denboraldi berriari, eta emozioz betetako saio batean, 7.415 euroko zakua banatuko du.

0:24
Saioaren irudi bat, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

Gaur gauean, "Mihiluze"k denboraldi honetako lehen zakua banatuko du. Ilaski Serranok eta Antton Telleriak aurkezten duten lehiaketa ETB1eko programaziora itzuli zen joan den irailaren 12an, eraberrituta baina ohiko arimarekin. Denboraldiko hirugarren asteari indartsu ekin diote, eta emozioz betetako saio batean, 7.415 euroko zakua banatuko dute.

Egunero bezala, hiru bikote ariko dira nor baino nor gehiago zakua eskuratzeko lehian: Julen Agirre eta Esti Bilbao, ikaskide eta bikote diren oñatiarra eta arrigorriagarra; Astigarragako Ibon eta Beñat Sasiain anaiak, laugarren saioa dute, eta 891 euro irabazi dituzte orain arte; eta Ainhoa Arregi (Bilbo) eta Eneko Abasolo (Iurreta), bertso eskolan ezagututako lagunak (euren bigarren saioa izango da gaurkoa).

Sokatira estu baten ostean sailkatuko den bikoteak lortuko du 7.415 euroko zaku potoloa. Tentsioa eta zalantza ugari izango ditu bikote irabazleak, baina azkenean lortuko du zakua bereganatzea.

Sareetan jarraipen zabala du saioak eta eitb.eus-eko "Mihiluze"ren atarian ikusi daitezke atal guztiak. Momenturik onenak, lehiakideen erreakzioak, erronkak eta abar daude eskura, eta, nola ez, zakuaren irabazleen erreakzioak ere ikusi ahal izango dira.

Umorea eta euskara ardatz dituen lehiaketa astelehenetik ostegunera dago ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.