Mihiluze
Udazkeneko programazioa
"Mihiluze" saioaren denboraldi berria, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Programa itxura berrituarekin itzuli da: platoaren irudi berriaz gain, aurretik ikusi ez diren proba dibertigarriak ikusi ahal izango dira iluntzero. "Mihiluze"ren APP berriari esker, etxetik jokatzeko eta hainbat sari irabazteko aukera izango dute ikus-entzuleek zuzenekoarekin bat eginez.
Iraileko berritasunekin batera, euskara eta umorea ardatz dituen "Mihiluze" lehiaketa jostariaren denboraldi berria abiatu da. ETB1en eta eitb.eus-en, Ilaski Serrano eta Antton Telleriak aurkeztutako saioa izango dugu ikusgai 21:30etik aurrera.
Berritasunei dagokionez, itxura berriturik abiatu dute ikasturtea: alde batetik, irudi berri eta ikusgarria izango du platoak; bestetik, proba berri dibertigarriei aurre egin beharko diete lehiakideek; eta lanak ondo eginez gero, sari handiak eraman ahal izango dituzte. Hala, lehendabiziko saioan, 20.000 euroko zakua eramateko aukera izan dute parte hartu duten hiru bikoteek.
Hain justu ere, Bai edo Bai izeneko azken probarekin batera dator aurtengo berrikuntza nabarmenetako bat. Aplikazio baten bidez, telebistako emisioa ikustearekin batera, etxetik jokatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Udazken honetan jarriko da martxan Mihiluzeren app berria eta aplikazio honen bidez jokatzen dutenek ere hainbat sari irabazteko aukera izango dute.
"Mihiluze" saioaren denboraldi berria, ETB1en eta eitb.eus-en.