Nago
23:15ean
'Nago' ezkongaiekin izango da gaur
A.H.
EITB
Ezkontza bat prestatzeko lanak nolakoak diren, eta ezkongaien ardurak eta azken momentuko erabakiak ezagutuko ditu Nagore Aranburuk.
Nagore Aranburu hainbat ezkongai bikoterekin izango da gaur gauean 'Nago' saioan, eta ezkontza bat prestatzeko lanak nolakoak izaten diren ezagutuko du gertutik.
Ezkongaiak urduri egoten dira, izan ere, mila gauza lotu behar izaten dituzte ezkontza-eguna baino lehen: argazkiak, menua, eraztunak, orrazkera eta, nola ez, ezkongai-soinekoa. Bikote bakoitzak bere ardurak eta azkeneko orduko erabakiak partekatuko ditu 'Nago'rekin.
Besteak beste, Isabel Zapardiez ezkongai-soinekoen diseinatzailearen tailerrean, Donostian, eta Aimar Irigoien eta Nerea Izuzkiza bikotearen argazki erreportajea egiteko saioan izango da Nagore Aranburu.
'Nago' gaur emitituko da, 23:15etik aurrera, ETB1en.