Pintxo Pote
22:15ean
'Pintxo & Pote' Bortzirietan izango da gaur gauean
A.E.|EiTB
Josema Azpeitiak Lesaka, Etxalar eta Berara bidaliko ditu Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta.
'Pintxo & Pote' saioa Bortzirietan izango dugu gaur gauean. Josema Azpeitiak Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Etxalarrera, Lesakara eta Berara bidaliko ditu.
Asierrek Etxalarreko Usategietako Itxola txokoa ezagutuko du eta, bertan, Arantxa Zubietarekin eta Pakita Alzogurenekin izango da. Andoni, berriz Koxkonta jatetxera joango da, Lesakan, eta Juan Karlos Fermin eta Enara Irastorza sukaldariekin pintxo bat kozinatuko du. Aurretik, Marian Mendiberrirekin onddoen inguruan hitz egingo du.
Asier Kasino jatetxean izango da, Lesakan, Josefina Sagardiarekin eta Beñardo Iantzirekin tortilla nafar erara nola egiten den ikasten. Andoni, bitartean, Etxalarreko Herriko ostatuan Elizagoien ahizpa trikitilariekin egongo da, Irunerekin eta Itxasorekin. Zerbait hartu eta Asun Maiak prestatutako usoa dastatuko dute.
Gero, Asier Etxalarren izango da Le Basque erretegian, eta hantxe Antonio Etxeberriarekin usoa kozinatuko dute. Ondoren, Andoni Linddurrenborda sagardotegira abiatuko da, Lesakan, eta Juan Mari Lopezekin sagardoaren elaborazio prozesua ikusiko du. Andoni Auzoa jatetxean ere izango da, Beran, Enrique eta Marcela Ferrufinorekin. Bertan, pintxo bat egingo dute.
Asier Lesakako poteoan murgilduko da Manolo Arozena eta Estitxu Fernandez bertsolariekin. Amaitzeko, Berako pintxo potean Andoni egongo da Julen Zelaietarekin eta Estitxu Pinatxo abeslariarekin: Rekalde, Xuga eta Ilkuilu tabernetan ibili dira.
'Pintxo & Pote' saioa astearteetan izaten da ikusgai, 22:20an, ETB1en eta eitb.eus-en.
trong>-en.