Itxi

sautrela

15:00ean

Katixa Dolhareren estreinako liburuaz, gaur, 'Sautrela'n

EITB

'Sautrela'k 400 programa beteko ditu aste honetan, eta edukien artean, Baztanen antolatutako euskal nobela beltzaren astea, eta Sarrionandiari egindako elkarrizketaren atal berri bat eskainiko ditu.

Aste honetako saioarekin 'Sautrela' laurehungarren programara ailegatuko da. Ez da, ez, nolanahiko marka, are gutxiago literatur saio baterako. Laurehungarren hau ere, aurrekoaz legez, edukiz bete beterik datorkigu. Saioaren ardatza Katixa Dolhareren estreinako liburua izango da: Biribilgune. Gazteluma bekaren laguntzaz idatzi zuen polizia-eleberri kutsua duen liburu hori, eta gure literaturan oso ohikoak ez diren gaur egungo problematika sozial dezente ageri dira: migrazioak, islamismoa, Frantziar Errepublikaren laizismoa... Kontakizun bizi eta zolia da, opera prima aski interesgarria osatzen duena.

Saioaren beste zati handi batean ere polizia nobela kontuak izango dituzte, halaber. Batetik, urtarrilean Baztanen antolatu zen lehenengo Euskal nobela beltza asteari buruz gehiago jakingo du saioak. Nolatan sortu da halako aste bat antolatzeko grina? Nortzuk daude aste horren antolakuntzan? Zein izan da lehen urteko egitaraua? Horrekin loturik, aste horretan aurkeztu zuten liburu bati buruz ariko da Beñat Sarasola, Mariano Izeta elizondotarraren Dirua galgarri-ri buruz alegia. 1962an argitara emana, berriki berrargitaratu dute Baztango udalaren laguntzarekin.

Amaitzeko, Joseba Sarrionandiak fikzioaren balioari buruz solastatuko da 'Sautrela'n. Zertan dira bere saiakera lanak? Fikzioak liluratzen ote du oraindik?

'Sautrela'gaur izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

trong>en.