Itxi

sautrela

15:00etan

1968ko belaunaldiko mugarri kultural eta politikoak, 'Sautrela'n

EITB

Horrez gain, Piarres Larzabal antzerkigilearen ibilbidea errepasatuko dute.

4:39

Iñaki Aldekoaren bisita jasoko du 'Sautrela'k gaur; 68ko belaunaldia. Politika, kultura eta beste mamu batzuk liburua argitaratu berri du Utriusque Vasconiae argitaletxearekin. Euskal Herrian eta Mendebaldeko Europan 1968tik hona izandako mugarri kultural eta politikoak errepasatzen ditu Aldekoak. Bidenabar, 1968tik honako testuingurua baliatzen du gure iragan hurbilari begirada bat bota eta Bernardo Atxagaren Etiopia zein Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso lanak aztertzeko.

Erreportajean Piarres Larzabal izango dute hizpide. Aurten bete dira 100 urte gure antzerkigintzaren idazle emankorrenetakoa jaio zela. Larzabal apez, euskaltzale, abertzale, baina, batez ere, antzerki idazle izan zen. Ehundik gora antzezlan idatzi zituen, eta gaurdaino ere iritsi zaigu bere ondare literarioa. Oraindik ere hamaika kolegio eta lizeotan taularatzen dira haren obrak. Ixabel Etxeberria irakasleak eta Daniel Landart antzerkigileak bere bizia eta obra gerturatuko dute larunbateko saioan.

Beñat Sarasolak duela zenbait urte institutuko gaztetxo eta unibertsitate ikasleen irri-karkailak eragin zituen liburua ekarriko du: Jon Arretxeren Ostegunak. Parranda, maitasun korapilo eta ostegunetako unibertsitate giroa jasotzen dituen liburua.

'Sautrela' gaur emitituko da, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista