Itxi

sautrela

15:00etan

Agustin Arrietarekin, gaur, 'Sautrela' saioan

EITB

Horrez gain, Michel Houellebecq idazle frantziarraren lana aztertuko dute erreportajean.

3:37

Agustin Arrieta idazle eta EHUko filosofia irakaslea izango dute larunbateko 'Sautrela' saioan. Irlak izeneko ipuin liburua plazaratu berri du Erein argitaletxearekin. Orotara, hogeita hamar ipuin baino gehiagoz osatutako bilduma, giza harreman eta gizarte arazoei lotutako gaiak ardatz dituena. Fikzioa, etorkizuna, iragana, erlijioa edota soziologiari lotutako gaiak aurkituko ditugu ipuinez osatutako artxipelagoan.

Erreportajean, Frantziako literaturan dagoen idazlerik polemikoenetakoa ezagutuko dute: Michel Houellebecq. Berari buruz, besteak beste, esaten da misogino, islamofobo eta atzerakoia dela. Sumisioa bere azken lana da horren adibide. Bertan kontatzen da islamista moderatuak Frantzia gobernatzera iritsi direla, eta aldaketa sakonak eragin direla gizartean. Frantzian aspaldian izandako libururik salduena izaten ari da. Hedoi Etxarte eta Gerardo Markuleta arituko dira haren inguruan solasean.

Amaitzeko, Beñat Sarasolak Joxean Muñozen lehen poema liburua ekarriko du gogora: Parentesiak (etabar). Liburua Hordago argitaletxeak argitaratu zuen 80ko hamarkadan.

'Sautrela' gaur emitituko da, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

.