Itxi

Sexsua

23:15ean

Pornografiaren sekretuak agerian, gaurko 'SexSua' saioan

EITB

Allen King aktore porno gay bilbotarrak pelikula pornografikoek ezkutatzen dituzten hainbat trikimailu eta gezur azalduko dizkio Jon Gomez aurkezleari.

Gaur gauean, ohiko pornografiak gizartean duen eraginaz hitz egingo du 'SexSua'k, alegia, sexualitatea eta harremanak industria honetatik jasotzen ditugun ereduetan oinarritzen ditugulako maiz. Horrek, zoritxarrez, berdintasunik eza ekarri eta harreman sexualak matxistak izatera eraman gaitzake.

Gainera, hainbat mito eta uste oker deuseztatzen saiatuko da Jon Gomez Garai. Zeregin horretan lagunduko diote Gaizka Tovar sexologoak, Anton Arruza Osakidetzako urologoak, kaletik proban jarriko dituen guztiek eta, bereziki, 2014ko Europako aktore porno gay onenak: Allen King 24 urteko bilbotarrak. Zinema-areto batean elkartuko da horrekin aurkezlea, eta bertan kontatuko dizkio pelikula pornografikoek ezkutatzen dituzten hainbat trikimailu eta gezur; izan ere, saioan azpimarratuko duten bezala, 'pornografia ezin da sinistu'.

Saioaren amaieran elkarrizketa oso berezia egin ohi du Jonek. Oraingoa ere ez da gutxiagorako izango, eta Oihan Vega DJ eta aurkezlea biluziko du 'SexSua'k. Hitzez hitz, gainera. Tenperaturak igo egingo dira disko-festetan gazteak dantzan jartzen dituen tipoarekin, eta solasaldia hondartza nudista batean izango da.

'SexSua' 23:25etik aurrera izango da ikusgai, gaur, ETB1en.

rong>en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista