Itxi

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

Estreinaldia

Zugarramurdin abiatuko du denboraldia "SOS Kantak Arriskuan!" saioak, gaur gauean, ETB1en

EITB

Iker Lauroba eta Klara Mendizabal aurkezleekin batera, oraingoan Maria Amolategi abeslaria izango dugu Euskal Herrian barrena, galtzear dauden kantuen atzetik. Guztira zazpi atal izango dira, eta Tolosan, Diman, Elizondon, Donostian, Pasai Donibane eta Lekeition egingo dituzte geldialdiak.

0:30

Gaur, otsailak 27, abiatuko da "SOS Kantak Arriskuan!" Euskal Telebistako saioaren denboraldi berria. ETB1en eta eitb.eus-en izango dugu ikusgai, 22:20etik aurrera. Oraingoan ere, Euskal Herrian galtzear dauden kantu horien atzetik ibiliko dira, abestien jatorria ikertzen eta berreskuratzen. Ohi bezala, behin azterlana amaituta, herritarrekin kantatuko dute.

Iker Lauroba eta Klara Mendizabalekin batera, denboraldi honetan Maria Amolategi abeslaria izango dugu. Ikerrekin ibiliko da herritarrak biltzen eta horiei castinga egiten, gero, herriko plazan atera daitezen, abestia kantatzera. Horrez gain, kantuaren bertsio moderno bat ere egingo dute, programari bukaera zoragarri bat emateko.

'SOS Kantak Arriskuan!'

Iker Lauroba, Klara Mendizabal eta Maria Amolategi

Denboraldi honek zazpi atal izango ditu, eta Zugarramurdin, Tolosan, Diman, Elizondon, Donostian, Pasai Donibanen eta Lekeition ibiliko dira gure aurkezle-abeslariak, ostegun gauero.

 j