Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Arkeologia esperimentalean barrena, aste honetako 'Teknopolis'en
A.H.
EITB
Euskal Herriko meatzaritzaren museoko arkeologia taldea burdina lortzen saiatuko da, duela 2.000 urteko teknikak erabiliz.
Aste honetan saio monografikoa eskainiko du 'Teknopolis'ek arkeologia esperimentalari buruzkoa. Euskal Herriko meatzaritzaren museoko arkeologia taldeak burdina lortzeko saiakera egin du, duela 2.000 urte Burdin Aroan egiten zuten modura. Lan hori mendian egiten zen, mendiko haizeolatan. Teknologia hura aztertzea eta berreskuratzea du helburu egindako lanak, baina ez da batere erraza izango, orain arte ez baita lortu duela 2.000 urteko teknologiarekin burdina egitea.
'Teknopolis' gaur emitituko da 13:30etik aurrera ETB1en, eta bihar, igandean, goizeko 09:30ean, ETB2n.