Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Asteburu honetan

Gipuzkoan egindako azken aurkikuntza arkeologikoak, 'Teknopolis'en

A.E.

EiTB

Azpeitiko aztarnategi batean duela 14.000 urteko orein-adarrez egindako bi hagaxka topatu berri dituzte. Iñaki Leturiak kontatuko dizkigu xehetasunak.

Indusketa arkeologiko batek emandako ezustezkoari erreparatuko dio 'Teknopolis' saioak aste honetan. Gipuzkoan izan da aurkikuntza, eta asteazkenean eman zuten horren berri, baina 'Teknopolis'eko kamerek aldez aurretik izan zuten aurkikuntzaren testigantza grabatzeko aukera. Eta, Ezkuztako koban bertan adituekin egon ziren, duela 14.000 urteko orein-adarrez egindako bi hagaxkak aldean hartuta.

Mundu osoan horrelako 200 bat aurkitu dira orain arte, erdiak Behe Nafarroako Izturizko koban. Hori bitxia bada, bitxiagoa da adituek ez dakitela oraindik zer diren edo zertarako erabiltzen zituzten. 'Teknopolis'en ez da askotan gertatzen, baina zer den ez dakigun zerbaiti buruz ariko gara.

'Teknopolis' gaur, larunbatean, izango da ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta bihar, igandean, ETB2n, 09:35ean.