Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Energia efizientearen inguruan, aste honetako 'Teknopolis' saioan

A.H.

EITB

Sistema txertatuen garapena aztertu eta energia berriztagarri eta efizienteen adibideak emango ditu saioak.

  • Iñaki Leturia, saioko aurkezlea

    Iñaki Leturia, saioko aurkezlea

Aste honetako 'Teknopolis'ek sistema txertatuen garapenari buruzko proiektu europar bat ezagutuko du: Arrowhead. Horrela esanda, ez dirudi oso erakargarria, baina sistema txertatua da, adibidez, automobiletan batez besteko kontsumoa ematen duen gailua. Horrelako sistemak berebizikoak dira edozein motatako aparatuen kontsumoa ezagutu eta gutxitzeko, adibidez, autoetan edo etxetresna elektrikoetan.

Gaiarekin jarraituz, Europako hiru adibide ezagutuko dituzte efizientzia energetikoarekin eta energia berriztagarriekin lotuta: Alemaniako Augsburg futbol-taldekoek estadio berria egin zutenean berogailuak lurpeko ura erabiltzea erabaki zuten; Green Crowding webguneak proiektu "berdeetan" inbertitzeko aukera ematen du; eta El Hierron instalazio hidroeoliko berri bat jarri dute martxan, Gorona del Viento.

Horretaz gain, '.eus' euskararen eta euskal kulturaren domeinuaren berri emango du 'Teknopolis'ek, eta azaroko argazki-lehiaketaren irabazlea nor den iragarriko dute.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, 10:00etan, ETB2n.