Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Kirola eta teknologia hizpide, aste honetako 'Teknopolis'en

A.H.

EITB

Golfean, atletismoan eta esku-pilotan teknologiaren erabileraz arituko dira.

Aste honetako 'Teknopolis' saioak kirola eta teknologia hartuko ditu hizpide, eta hiru ikuspuntu oso ezberdinetatik landuko du teknologiaren erabilera, hiru kiroletan murgilduz: golfa, atletismoa eta esku-pilotan.

Hasteko, golfeko makila perfektuaren bila arituko da saioa. Bilaketaren emaitza ez da makila bakarra izango, izan ere, jokalari bakoitzak bere makilak berharko ditu. Horretarako, club maker eta fitter batekin izango dira: Agustin Sanchezekin. Horren lana golfeko makilak egin eta jokalari bakoitzaren neurrira egokitzea da. Horretarako, radarrean oinarritutako teknologia bat erabiltzen du: jokalariaren swing-a edo kolpearen mugimendua jasotzen du, indarra, posizioa, koordinazioa eta abar ezagutzeko, eta horren arabera erabakitzen ditu makila bakoitzaren luzera, angelua, pisuen kokapena eta abar.

Kirolean teknologia batek arrakasta izan badu, hori foto finish-a da. Stockholm-eko 1912ko Olinpiar Jokoetan erabili zen lehenengoz, eta, gaur egun, oraindik ere erabiltzen da. Funtsean, abiadura azkarreko kamera bat da, hasierako seinalearekin sinkronizatua denboraren neurketa zehatza egin ahal izateko. Atletismoko gazte mailako Espainiako Txapelketan izan da 'Teknopolis', foto finisharen funtzionamendua ezagutzeko.

Amaitzeko, Euskal Herrian oso ohikoa den kirolean murgilduko da saioa: esku-pilotaReplay Europako proiektuak kirol tradizionalak aztertzen ditu teknologia berriak erabiliz. Euskal Herrian, batez ere pilotarekin ari dira lanean, eta Fadurako laborategian jarri dituzte lanean, pilotarien mugimenduak kapturatu eta 3Dko abatarrak egiteko. Bestalde, aspaldiko pilota partidak erabiliz, pilotari haien mugimenduak ere jaso nahi dituzte. Vicomtech etxeak bideo-irudiak erabiltzen ditu, antzeko emaitza bat lortzeko.

'Teknopolis' larunbatean, 13:30etik aurrera, izango da ikusgai ETB1en, eta igandean, 09:30ean, ETB2n.

9:30ean, ETB2n.