Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Zientziaren astea 'Teknopolis' saioaren ardatz nagusia

EiTB

Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta zientzia.eus webguneak aientziaren astean antolatutako ekitaldietan izan da aste honetako saioa.

Euskal Herriko Unibertsitateak Bilbon, Donostian eta Gasteizen, zientziaren-astea dela-eta, irekita dituen karpetan izan da 'Teknopolis', eta parte hartu duten irakasleekin aritu da zientzia hiritarrei modu ulerterrazean gerturatzeak duen garrantziari buruz. Besteak beste, Fernando Plazaola, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa-erretoreordeari elkarrizketa eskainiko dute.

Mondragon Unibertsitateak ere zientziaren astearen baitan hainbat ekitaldi egin ditu. Bere campus guztietan izan dira zientzia hiritarrei gerturatzeko ekintzak. Donostialdeako campusean egin diren tailerretan izan da 'Teknopolis' saiakuntzen berri emateko.

Zientzia.eus webguneak antolatuta aste honetan Wolfram Deuna izeneko festa ospatu dute Bergaran. Euskarazko zientzia-monologoek osatu zuten ekitaldia, eta 'Teknopolis' bertan izan zen. Euskal zientzia-blogariak bildu ez ezik, saioak frogatu zuen zientziak ere algarak sortaraz ditzakeela.

Azaroaren 12an ospatuko dute Informatikari Euskaldunek haien X. bilkura. Bi urtez behin egiten duten topaketen aurtengo gaia 'Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?'. 'Teknopolis' saioak Edurne Larraza UPV/EHUko irakaslea elkarrizketatu du, eta euskaraz ere ikertzen duten informatikarien erronka nagusiei buruz arituko dira.

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:30etan ETB1en eta igandean, 09:20ean ETB2n.

09:20ean ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista