Teknopolis
Aste honetan
Bakarrik gidatzen duen autoa hizpide, aste honetako 'Teknopolis'en
EITB
Oihana Otaegi Vicomtech ikerketa-zentroko ikertzaileak auto autonomoentzako aplikazioak garatzen ditu eta bere taldearen lana erakutsiko du.
Merkatuan daude autobideetarako pilotu automatikoa duten autoak, eta bere kasa frenatzen edo aparkatzen dutenak. Bakarrik gidatzen duen autoa ere bidean da. Izan ere, auto guztiz autonomoen prototipoak probatzen ari dira automozio enpresak.
Aste honetako 'Teknopolis' saioan, auto autonomoak aurretik dituen erronkak izango dituzte hizpide. Oihana Otaegi Vicomtech ikerketa-zentroko ikertzailea da eta bere lantaldea auto autonomoentzako aplikazioak garatzen ari da buru-belarri. Auto autonomoaren erronken barrena gidatuko gaitu. Eta non hobeto lau gurpilen gainean doan laborategi batean baino?
'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en, eta igandean, ordu berean, ETB2n eta gure webgunean.