Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Asteburuan

Akaroei eta mikrobioei buruz, 'Teknopolis' saioan

EiTB

Gure lagun ñimiñoak ezagutzeko aukera izango dugu asteburu honetan Elhuyarrek ekoiztutako saioan.

Akaroak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu asteburu honetan 'Teknopolis' saioan. Ez ditugu ikusten, txiki-txikiak direlako, horrexegatik haien itxura ez da oso ezaguna. Baina mikroskopioarekin begiratuta ederki ikusten dira. Akaroak dira, eta munstro-itxura dute batzuek. Zirrara eragiten du pentsatzeak gurekin bizi direla, gure azalean bertan ere bai. Ezagunak ditugu alergiak eragiten dituztelako.

Are txikiagoak dira mikrobioak, eta gorputzean bertan zenbat-gura ditugu: gutxi gorabehera mikrobio bat gorputzeko zelula bakoitzeko. Gehienak hesteetan daude eta gure osasunaren adierazle onak dira. Ignacio Lopez-Goñi Mikrobiologia katedradunak hala dio bere liburu berrian, eta 'Teknopolis'en dibulgatzaile nafarra elkarrizketatu dute bere gai maitearen gainean: mikrobiota.

'Teknopolis' 13:30ean dago ikusgai larunbatean ETB1en eta igandean ETB2n, baita eitb.eus atarian ere.