Teknopolis
Teknologia
Iraganeko aztarnen inguruan, gaur, 'Teknopolis' saioan
EiTB
Euskal kostaldeko Geoparkeko flyscha bisitatuko dute eta Fernando Serrulla, Aranzadiko forentsearekin mintzatuko dira.
-
Jordanian aurkitutako historiaurreko aztarnategia
Iraganetik iritsi zaizkigun aztarnek duten balio historiko, emozional eta zientifikoaz mintzatuko dira aste honetako 'Teknopolis' saioan.
Lehenik eta behin, duela urte batzuk, Burgosko hobi komun batean saponifikatuta, hau da, xaboi bihurtuta, agertutako aztarnen kasua aztertuko dute. Fernando Serrulla, Aranzadiko forentsea, oso gutxitan gertatzen den kontserbazio-prozesu hau ikertzen ari da.
Aztarnek historia egiten laguntzen dute, eta fosilen bidez milioika urte atzera egin dezakegu. Euskal kostaldeko Geoparkeko flyscha historia-liburu bat balitz, fosilak liburuko pertsonaiak izango lirateke. Pertsonaia horiek utzitako arrastoak ere fosilizatuta geratu dira eta haien bizimoduari buruzko informazioa ematen dute. Informazio hori irakurtzen lagunduko digu Asier Hilario, Geoparkeko zuzendari zientifikoak.
Gertatuaren aztarnak, 'Teknopolis' saioan, larunbatean, 13:30ean (ETB1en eta eitb.eus-en) eta igandean, ordu berean, (ETB2n eta eitb.eus-en).