Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

'TEKNOPOLIS'EN 20. URTEURRENA

'Teknopolis' saioaren 20. urteurrena ospatuko dute gaur Bilboko EiTBren egoitzan

EiTB

Ekitaldi berezi hau 19:00etan hasiko da, Multibox aretoan, eta zuzenean jarraitzeko aukera egongo da eitb.eus-en. Besteak beste, erakustaldi zientifikoa izango da bertan, eta ez da musika faltako.

  • 'Teknopolis' saioko lantaldea

    'Teknopolis' saioko lantaldea

'Teknopolis' saioaren 20. urteurrena ospatuko da gaur, 19:00etan, Bilboko EiTBren egoitzako Multibox aretoan. Ekitaldi berezi hau zuzenean jarraitzeko aukera izango da eitb.eus-en.

Ekitaldi honetan aitortza egin nahi zaie saioaren babesleei. Sari-banaketaren tartean, hainbat bideo eta bakarrizketa bat izango dira. Halaber, Asier Marzo Perezen eskutik erakustaldi zientifikoa izango da, eta musika ere ez da faltako, Lorea Argarate Zubia Telekomunikazio ingeniari eta Tea Party taldeko kidearen eskutik.

Iñaki Leturia Yurrita 'Teknopolis' saioko aurkezleak eta Alaitz Ochoa de Eribe Agirre lantaldeko kideak gidatuko dute saioa.

Halaber, gonbidatu hauek egongo dira: Maite Iturbe Mendialdua, EiTBren zuzendari nagusia; Arantxa Tapia Otaegi, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua; Cristina Uriarte Toledo, Hezkuntzako sailburua; Iñigo Ansola Kareaga, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia; Iñaki Mujika Aizpurua, Tknikako zuzendari exekutiboa; Paloma Domingo Garcia, FECYTeko zuzendari nagusia; Mario Perez Lopez, ESS Bilbaoren zuzendari exekutiboa; Nekane Balluerka Lasa, UPV/EHUko errektorea; Bixente Atxa Uribe, Mondragon Unibertsitateko errektorea; Alfonso Carlosena Garcia, Nafarroako UPNA-NUPeko errektorea; Itziar Laka Mugarza, UPV/EHUko katedraduna; Amaia Zurutuza Elorza, Grapheneako zuzendari zientifikoa; Arturo Elosegi Irurtia, UPV/EHUko katedraduna; Asier Marzo Perez, UPNA-NUPeko irakasle eta ikertzailea; Marian Martinez de Pancorbo Gomez, UPV/EHUko katedraduna; Ion Artola Mendiola, Tknikaren izenean; Elena Aldasoro Unamuno, Osakidetzako ikertzailea, eta Nekane Errasti Lozares, MUko koordinatzaile akademikoa.